15:34

Beste kirolak

BERRITZEA

Arrojeriak, Etxeberriak eta Hernandezek beste urtebetez jarraituko dute Bera Beran

EITB MEDIA

Hartara, 11, 10 eta 4 denboraldi beteko dituzte Donostiako taldean, hurrenez hurren.

  • Esther Arrojeria, Maitane Etxeberria eta Laura Hernández

    Esther Arrojeria, Maitane Etxeberria eta Laura Hernández. Argazkia: EITB MEDIA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bera Berak jakitera eman duenez, Esther Arrojeria, Maitane Etxeberria eta Laura Hernandez, beste urtebetez arituko dira Donostiako taldean.  

11 urte egingo ditu Arrojeriak ohorezko mailan 2012ko urrian debutatu zuenetik, eta aurtengo denboraldia "onenetariko bat" izan dela aitortu du usurbildarrak. "Taldean inportante sentitu naiz eta Europako txapelketa jokatzeko aukera izan dut sentsazio onekin gainera".

Ondorioz, Arrojeria "pozik" da hitzarmena berritu duelako Bera Berarekin "etxeko taldea da, nire jendea, oso gustura nago eta erronka berriei ekiteko gogotsu". 267 partida jokatu ditu elitean eta 798 gol sartu. Datorren denboraldiak "ilusio" handia sortzen diola dio. "Erronka berriak izango dira guretzako, European Leagueko multzoen fasean sartzeko irrikan gaude, Iberiar Superkopak formatu desberdina, Kopa berriro etxean eta ea arantza kentzeko aukera dugun eta iaz bizi genuena errepikatu, antolakuntza zoragarri izan zelako eta ligan, berriro play-offak, emozio handikoak izan direnak eta amaiera arte borrokan egotea izango da gure nahia".

Bestetik, Maitane Etxeberriak irailean 10 urte egingo ditu ohorezko mailan Gipuzkoako taldearekin, 2013an debutatu zuelako, 16 urte bestetik ez zituela. 292 partida jokatu ditu eta 725 gol sartu Bera Berarekin. Ondorioz, 11. denboraldiari ekingo dio gipuzkoarrak.

Laura Hernandezek, berriz, laugarren denboraldia beteko du Bera Beran, non 301 gol sartu dituen. "Ilusionatuta" hitzarmena berritu duelako, "pozik" dago taldeak egin duen urtearekin. "Porrot batekin amaitu dugu liga baina egindako lana aipagarria izan da, Kopa eta Superkopa lortu ditugu, urteak generamatzan irabazi gabeko tituluak, eta liga erregularrari esker European Leaguen jokatzeko aukera izango dugu".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    14 Zuzenean 16:00 - 19:15 TXIRRINDULARITZA | Durango-Durango klasikoa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena