Beste kirolak
BERRIKETA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Hegalekoak Espainiako junior selekzioan jokatzen du, eta lehen taldeko jokalaria izango da ofizialki.
Eneko Furundarena. Argazkia: CDBidasoa
Bidasoa-Irunek Eneko Furundarena hegalekoaren kontratua berritu du 2027ra arte. Gipuzkoarrak 20 urte ditu, eta Espainiako junior selekzioarekin urrezko domina lortu zuen udan.
Ondorioz, Furundarena lehen taldeko jokalaria izango da ofizialki; izan ere, aurtengo denboraldian bigarren taldeko fitxa zeukan oraindik, nahiz eta talde nagusiarekin batera deialdi ia guztietara joan den.
Bidasoak sare sozialetan partekatu du berria, eta azpimarratu duenez, Furundarenak 2020an debutatu zuen, gazte mailan, eta Asobal Ligan jokatu dituen 58 partidetan, 52 gol sartu ditu. Europan, ostera, 25 neurketa jokatu ditu, eta 23 gol sartu.
1,93 metroko hegalekoak adierazi du taldearekin "oso pozik eta eroso" sentitzen dela, eta gogoratu du azpiko kategorietan proba egiteko jaso zuen deiak "protagonismoa lortzea eta hobetzea" ahalbidetu diola bere ibilbide profesionalean, talde horiko beste kide bat izateraino.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa