11:12

Beste kirolak

Golfa

Jon Rahmek hamabosgarren tokian amaitu du RBC Heritage txapelketa; Matt Fitzpatrickek irabazi du

EITB MEDIA

Barrikako golf jokalariak -3ko txartela eman du igandean; guztira parraz azpiko 11 kolpeko emaitza egin du. Munduko sailkapenean, lehen postuan jarraitzen du; 48 aste daramatza munduko aurreneko tokian, eta historian soilik bederatzi jokalarik eman dituzte aste gehiago lehen postu horretan.

  • Jon Rahm, Augustako Mastersean. Argazkia: EFE.

    Jon Rahm, Augustako Mastersean. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Rahmek hamabosgarren tokian amaitu du RBC Heritage txapelketa, igandean, Hego Carolinan (AEB); Matt Fitzpatrick britainiarrak irabazi du txapelketa. Barrikako golf jokalariak -3ko txartela eman du igandean, eta, guztira, parraz azpiko 11 kolpeko emaitza egin du. Horrenbestez, Rahmek munduko sailkapenaren lehen postuan jarraitzen du; 48 aste daramatza munduko zerrendako lehen tokian, eta historian soilik bederatzi jokalarik eman dituzte aste gehiago lehen postu horretan.

Rahm, Augustako Mastersa irabazita, oso nekatuta zegoen, baina konpromisoa hartu zuen RBC Heritage txapelketan jokatzeko; azken zulora zihoala, zaleek txalo zaparrada handia eman zioten. "Lehen eguna gogorra izan zen; gerora, hobera egin nuen. Aurreko astean zer gertatu zen kontuan izanik, harrituta nago, ondo jokatu baitut, eta zaleek babes handia eman didate", adierazi du, amaitu ostean.

Azken eguna hasi aurretik, Matt Fitzpatrick RBC Heritage txapelketako lehen postuan zegoen, baina, garaipena eskuratzeko, berdinketa hausteko duelua jokatu behar izan du Jordan Spieth estatubatuarrarekin. Azkenean, Fitzpatrickek -17 egin du guztira (-3 igandean).

Munduko lehen tokian aste gehien eman dituzten golf jokalarien zerrenda historikoan, Rahmen hurrengo erronka da Ian Woosman galestarrak, Jason Day australiarrak, Luke Donald britainiarrak eta Severiano Ballesterosek aurreneko toki horretan emandako denbora hobetzea; hurrenez hurren, 50, 51, 56 eta 61 aste eman zituzten lehen postuan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    10 12:00 - 14:00 TXIRRINDULARITZA | Itzulia Women: 1. etapa (Gasteiz - Elgoibar)
    10 14:00 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Zazpigarren etapa
    11 22:10 - 00:45 PILOTA | B Serieko Buruz Buruko Txapelketa: Larrazabal vs Senar / Agirre vs Aldabe

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena