Beste kirolak
Berritzea
EITB MEDIA
Hala, Skrzyniarzek eta Mehdi Harbaouik jarraitu egingo dute Irungo taldearen atepean, 2023-24 denboraldian. Lehen denboraldia du Bidasoan, eta, orain arte, 34 partida jokatu ditu.
Jakub Skrzyniarzek 2024ra arte berritu du Bidasoarekin. Argazkia: CD Bidasoa.
Jakub Skrzyniarz atezainak Bidasoa Irunekin zuen kontratua berritu du, 2024ra arte, eta, beraz, Irungo taldearen atepean jarraituko du hurrengo denboraldian, Bidasoak ostegunean jakitera eman duenez.
Skrzyniarzi indarrean dagoen denboraldiaren amaieran bukatzen zitzaion Gipuzkoako klubarekin zuen kontratua. Lehen denboraldia du Bidasoan, Poloniako selekzioarekin ere badabil, eta 2022an iritsi zen Irunera, MSK Gornik Zabrze taldetik.
Oraingoz, 34 partida jokatu ditu Bidasoan (Ligako 20, Europa Ligako 13 eta Kopako bat). Skrzyniarz berrituta, Jacobo Cuetarak entrenatzen duen taldeak ziurtatuta du datorren denboraldian nor egongo den atezain; izan ere, Mehdi Harbaouik, alegia, Irungo taldearen beste atezainak, egiaztatuta du Bidasoan jarraituko duela, Skrzyniarzek bezala.
Bidasoa Irunek, berez, ia prest du 2023-24 denboraldirako jokalari taldea. Oraindik ezdago argi Victor Rodriguezek eta Mihalo Miticek jarraituko duten ala ez; Jon Azkue, Julen Aginagalde eta Ander Ugarte ez dira taldean izango, eta klubak Pedro Pacheco, Esteban Salinas, Marko Jevtic eta Jakub Saldkowski fitxatu ditu. Azken horrek lehen eta bigarren taldeak tartekatuko ditu.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa