13:29

Beste kirolak

Berritzea

Bonannok beste denboraldi bat emango du Anaitasunan, 2024ra arte

EITB MEDIA

Iruñeko klubak eta jokalari argentinarrak denboraldi batez adostu dute luzatzea indarrean zuten kontratua. Anaitasunak, horrela, bermatu egin du defentsa lanetan ondoen dabilen jokalarietako batek jarraitzea; erasoan ere, gero eta hobeto dabil, gainera.

  • Bonanno, erasoko jokaldi batean. Argazkia: Helvetia Anaitasuna.

    Bonanno, erasoko jokaldi batean. Argazkia: Helvetia Anaitasuna.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nicolas Bonanno ezker hegalekoak denboraldi batez berritu du Helvetia Anaitasunarekin zuen kontratua, 2024ra arte hain zuzen ere, Iruñeko klubak asteazkenean iragarri duenez.

Bonannok 30 urte ditu, eta Argentinako selekzioarekin ere jokatzen du. 2021-22 denboraldian iritsi zen Helvetia Anaitasunara. Quique Dominguez entrenatzaileak konfiantza handia du Bonannorengan defentsa lanetarako, arlo horretan jokalari bikaina baita, eta, horrez gain, gero eta hobeto dabil erasoan ere. Denboraldi honetan, dagoeneko, bikoiztu egin du aurrekoan sartu zituen golen kopurua.

"Oso pozik nago ikusteaz klubak konfiantza duela niregan eta ni taldean egotea nahi izateaz. Anaitasunan hasi nintzenetik esan izan dut: talde oso profesionala da, eta gauzak oso ondo egiten ditu. Horrela, jokalariok ondo ibil gaitezke kirol arloan, eta hori da gure lehentasuna", adierazi du Bonannok, kontratu berria sinatuta.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena