Beste kirolak
TENISA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
80 tenislari inguruk hartuko dute parte uztailaren 16tik 23ra bitartean jokatuko den txapelketan. Denboraldiko zoru gogorreko lehen txapelketa izango da.
Araba World Tennis Tourraren aurkezpena. Argazkia: Peña Vitoriana TC
Albisteak (3)
80 tenislari inguruk hartuko dute parte aurtengo udan La Peña Vitoriana Klubean ospatuko den emakumezkoen Araba World Tennis Tour txapelketaren laugarren edizioan. 100.000 dolar (93.000 euro inguru trukean) banatuko dituzte sarietan.
Txapelketa honek aurrekontu eta partaidetzan hazten jarraitzen du eta 40.000 dolar (37.000 euro inguru trukean) gehiago handitu du saria Gasteizera iristen diren erraketa onenentzat.
Zifra horien arabera, EAEko txapelketarik onena eta estatuko onenetakoa da. Izan ere, euskal hiriburura joango diren jokalarien profila altua izango da, emakumezkoen munduko sailkapeneko 60. zenbakitik aurrerakoa.
Txapelketa Wimbledongo Grand Slama eta astebetera ospatuko da, belarretako denboraldia amaitzen duena. Beraz, Gasteizkoa lehena izango da azalera gogorrean, eta erakargarria izango da denboraldia eremu honetan prestatu nahi dutenentzat, baita US Openera iritsi nahi dutenentzat ere.
Antolatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburura 450 pertsona baino gehiago iritsiko direla kalkulatu dute, jarduera paralelo ugari izango dituen hitzordu bati esker, hala nola, kaleko tenisa, hitzaldiak, klinikak eta gurpildun aulkiko tenis erakustaldiak.
Hurrengo zuzenekoak
19 | 10:15 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamabosgarren etapa |
19 | 11:20 - 13:45 | MENDI LASTERKETAK | Kolitza Trail |
09 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
19 | 12:00 - 14:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak (Etxebarria) |
19 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Artola |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa