19:08

Beste kirolak

ESKUBALOIA

Bidasoak pibotea sendotu du Jakub Sladkowski gazte poloniarrarekin

18 urteko gaztea hurrengo bi denboraldiak jokatuko ditu Bidasoan. Poloniako junior selekzioko jokalari esanguratsua da.

  • Argazkia: Bidasoa

    Argazkia: Bidasoa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bidasoak aurre-akordioa lortu du Jakub Sladkowski 18 urteko pibote poloniarrarekin (1,97 metro). Irungo taldera helduko da hurrengo bi denboraldiak jokatzeko, beste birako aukera izanez.

Etorkizuneko apustu horretan funtsezkoa izan da Julen Aginagalderen ezagutza eskubaloi poloniarrari buruz. Izan ere, Aginalde oraindik jardunean dagoen jokalaria da, baina denboraldi amaieran kirol-zuzendari gisa arituko da Irungo taldean.

Sladkowski Gornik Zabrzetik dator, 104 kilo pisatzen ditu eta lehen taldearekin eta bigarrenarekin txandakatuko da. Gazte mailan egon arren, Poloniako junior selekzioko jokalari esanguratsua da.

Bidasoako bi piboteek, Aginagaldek eta Ander Ugartek, eskubaloia uztiko dute denboraldi amaieran, ordezkoak izan arren: Esteban Salinas txiletarra, Granollersetik datorrena, eta Marko Jectic bosniar jatorriko serbiarra, 21 urteko Metaloplastika Sabac historikotik datoorena, beste bi denboraldietarako aukerarekin.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena