Beste kirolak
Eskubaloia
EITB MEDIA
Piboteak 291 partida jokatu ditu orain arte ASOBAL Ligan, eta sei taldetan aritu da, tartean Bidasoan. Irungo klubean hasi zen jokatzen, eta bertan amaituko du kirol ibilbidea, 33 urterekin.
Ander Ugartek denboraldi amaieran hartuko du erretiroa. Argazkia: cdbidasoa.eus.
Bidasoa Irungo Ander Ugarte piboteak kluba eta eskubaloia utziko ditu 2022-23 denboraldiaren amaieran, jokalariak eta Bidasoak berak asteazkenean iragarri dutenez. Ugartek 291 partida jokatu ditu orain arte ASOBAL Ligan, eta sei taldetan ibili da, tartean Bidasoan. Irungo klubean hasi zen jokatzen, eta bertan amaituko du kirol ibilbidea, 33 urterekin. Guztira, 794 gol sartu ditu.
Gazte eta junior mailatan Espainiako selekzioarekin internazionala izan ostean, irundarra talde hauetan aritu da: Bidasoa, Valladolid, Anaitasuna, Huesca, Antequera eta Ademar. Jokalariak jendaurrean eskertu du bere ibilbidean jasotako babesa, eta oraindik jokatzen emango dituen hurrengo hilabeteetan, "bigarren itzuli zirraragarria" egitea espero duela erantsi du; esan duenez, "dena" emango du "helburuak lortzeko eta taldea gorenera eramaten saiatzeko".
Ugarterekin batera, Julen Aginagaldek ere utziko du eskubaloia; aurten azken urtea du jokalari gisa, eta, gainera, Bidasoa taldeko kirol zuzendaria da.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa