Beste kirolak
Eskubaloia
I. G. | EITB MEDIA
Frantziako taldearen aurkako porrotaren ondorioz, gipuzkoarrek buelta eman beharko diote hiru goleko aldeari etxean, Europan jarraitu nahi badute.
Besançon eta Bera Beraren arteko partida. Argazkia: @BalonmaBeraBera
Super Amara Bera Berak galdu egin du Besançonen aurka (32-29) larunbat honetan (abenduak 3) Europa Ligara sailkatzeko lehen partida. Orain, Frantziako taldeak duen hiru goleko aldea irauli beharko du datorren igandean, abenduak 11, Europarekin amets egiten jarraitu nahi badu.
Gipuzkoarrak lehen minututik hasi dira azpitik markagailuan, eta lehen ordu laurdenerako abantaila nabarmena zen (12-5). Baina euskaldunek pilak jarri dituzte atsedenaldira iristean aldea murrizteko (17-13).
Aldageletako itzulerak partidaren dinamika aldatu du gol truke etengabearekin, Besançon beti aurretik zela, Bera Berak hurbiletik jarraitzen zuen bitartean (25-20, 45. min).
Gertu egon diren arren, Donostiakoak ez dira gai izan azken txisturako aurkariak harrapatzeko (32-29), eta emaitza iraultzen saiatu beharko dira Josean Gasca pabiloian jokatuko den itzuliko partidan.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa