Beste kirolak
Behobia-Donostia (57. edizioa)
EITB Media
Behobia-Donostiaren 57. Edizioa arrakastatsua izan da. Ia 30.000 korrikalarik parte hartu dute. Emakumezkoen mailan Cristina Silva izan da txapelduna eta gizonezkoenean Nan Oliveras nagusitu da.
Albisteak (1)
Nan Oliveras eta Cristina Silva izan dira 2022ko Behobia-Donostia maratoi erdiko irabazleak. Igande honetan (azaroak 13) egin den lasterketaren 57. edizioa arrakastatsua izan da; ia 30.000 korrikalarik parte hartu dute. Korrikalariek Behobia eta Donostia arteko 20 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute. Giroa aparta izan da, ohiko moduan.
Gizonezkoen mailako lasterketa Nan Oliverasek irabazi du, ordubete, minutu bat eta 26 segundoko markarekin (1:01:26), bigarren izan den Artur Jesus Olmosi 20 segundo aterata. Hirugarren postuan helmugaratu da Bossy irabazlearekiko 29 segundora. Oliveras eta Bossy ia batera pasa dira 15 kilometrotik, baina momentu horrertatik aurrera Nan Oliverasek atzean utzi du Artur Bossy eta lasterketa irabaztea lortu du. Olmosek bigarren postua erdietsi du azken metroetan Bossy gaindituta.
Emakumezkoen mailan Cristina Silva izan da irabazlea, ordubete, 11 minutu eta 40 segundoko markarekin (1:11:40). Silva jaun eta jabe izan da eta naguitasunez gailendu da. Bigarren postuan amaitu du Mireia Guarnerrek irabazlearekiko minutu bat eta 45 segundora. Hirugarren postua Elena Silvestrerentzat izan da Silva baino bi minutu eta 31 segundo beranduago helmugaratuta.
Emakumezkoen lasterketako sailkapena:
1 - Cristina Silva 1:11:32
2 - Mireia Guarner + 1'44"
3 - Elena Silvestre + 2'30"
4 - Pilar Fernandez + 3'51"
5 - Berta Cabanas + 5'20"
Gizonezkoen lasterketako sailkapena:
1 - Nan Oliveras 1:01:29
2 - Jesus Olmos + 22"
3 - Artur Bossy + 32"
4 - Chakib Lachgar + 49"
5 - Pedro Javier Vega + 54"
6 - Pablo Salaverria + 1'20"
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa