18:35

Beste kirolak

HIRUGARREN ALDIZ

Jon Rahmek Espainiako Irekia irabazi du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Barrikakoak 62 kolpeko itzuli bikaina sinatu du azken jardunaldian eta, orotara, parraren azpitik 25 kolpeko txartelarekin eskuratu du bere kirol ibilbideko 16. garaipena.

  • Jon Rahm. irabazlearen garaikurrarekin

    Jon Rahm. irabazlearen garaikurrarekin. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Rahmek Espainiako Irekia irabazi du igande honetan (urriak 9) parraren azpitik 25 kolperekin. Barrikakoak 62 kolpeko azken jardunaldi bikaina egin du eta, hartara, bere kirol ibilbideko 16. garaipena lortu du.

Bizkaitarrak azkenean hirugarren izan den Min Woo Leerekin izan du jokoan garaipena lau egunetan zehar. Gaur, bigarren, seigarren, zazpigarren, bederatzigarren eta hamaikagarren zuloetan lortutako birdiei esker garaipena bideratu du, baina hamabigarrenean egindako bogeyak itxaropenak eman dizkio Leeri. Rahm hamahirugarren zuloko birdiearekin eta hamalaugarreneko eaglearekin garaipenaren bidean jarri da berriz.

Bukaeran, Barrikakoak sei kolpeko abantaila atera dio Matthieu Pavon frantziarrari (bigarren) eta zazpikoa hirugarren izan den Min Woo Lee australiarrari. Garaipenarekin Rahmek Severiano Balllesteros, bere idoloa, berdindu du hiru Espainiako Ireki eskuratuta.

Euskal ordezkaritza osatu duten beste bi golf jokalariei dagokienez, Mike Lorenzo-Vera lapurtarrak 57. postuan bukatu du (parraen azpitik 3 kolperekin) eta Samu Del Val bilbotarra 113. izan da (5 kolpe parraren gainetik).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena