16:29

Beste kirolak

ZOZKETA

Bidasoak D Multzoan jardungo du Europako Ligako multzoen fasea gainditzeko asmoz

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Irungo taldea urriaren 25ean hasiko da lehiatzen 10 jardunaldi izango dituen ligaxkan.

  • Bidasoako jokalariak Kalstaden aurkako kanporaketan

    Bidasoako jokalariak Kalstaden aurkako kanporaketan. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutakoa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europa Ligako multzoen faseko zozketa ostegun honetan egin da, Nazioarteko Eskubaloi Federazioaren egoitzan, eta D Multzoan kokatu du Bidasoa-Irun, Füsche Berlin talde indartsuarekin batera. Dena den, Jacobo Cuetarenek aukerak izango dituzten lehen lauren artean sailkatu eta final-zortzirenetara jauzi egiteko.

Horrela, Bidasoak eta aipatutako Füscheko alemaniarrek beste talde hauek izango dituzte aurkari: Ipar Mazedoniako Eurofarm Pelister, Ukrainako HC Motor, Danimarkako Skandeborg-Aarhus eta Portugalgo Aguas Santa Milaneza.

Talde gipuzkoarrak iaz ere jokatu zuen Fuscheren aurka: Artalekun estu joan zen lehia (32-35), baina Alemanian (35-23) nagusitasunez gailendu ziren Berlinekoak. Alemaniako ligako hirugarren tokian dago sailkatuta une honetan Füsche, eta faborito argia da D Multzoko lehen postua eskuratzeko.

Horrenbestez, gainerako taldeak izango ditu aurkari zuzen Bidasoak hurrengo kanporaketara igarotzeko bidean.

Motor Zaporiyia taldeko ukrainarrak Alemaniako bigarren mailan ari dira jokatzen euren neurketak, euren herrialdean jasaten ari diren inbasioagatik. Hori bai, ez zaizkie emaitzak zenbatzen sailkapenean. Aguas Santa bosgarren dago kokatuta Portugalgo ligan. Eurofarm Pelister Eurofarm Rabotnik taldetik sortutakoa da, eta aurretik ere lehiatu da Bidasoarekin 2019-2020 denboraldian, hain justu. Bukatzeko, Skandeborg azken postuetan dago sailkatuta Danimarkako ligan une honetan.

Fase honetako neurketak urriaren 25ean hasiko dira, eta otsailaren 28an jokatuko da ligaxka osatzen duten 10 jardunaldietako azkena. Tartean, geldialdia izango da urtarrilean, Suediako eta Poloniako Munduko Txapelketagatik. Horrela, euskal taldeak hamar partida izango ditu aurreko denboraldian Europako Liga honen formatu berriarekin lehen aldiz lortu zuen helburu bat lortzeko.

EUROPA LIGAKO EGUTEGIA:

1. jardunaldia: Bidasoa – Aguas Santas (urriak 25)

2. jardunaldia: Füsche – Bidasoa (azaroak 1)

3. jardunaldia: Skandeborg-Aarhus – Bidasoa (azaroak 22)

4. jardunaldia: Bidasoa – HC Motor (azaroak 29)

5. jardunaldia: Bidasoa – Eurofarm Pelister (abenduak 6)

6. jardunaldia: Eurofarm Pelister – Bidasoa (abenduak 13)

7. jardunaldia: Aguas Santas – Bidasoa (otsailak 7)

8. jardunaldia: Bidasoa – Füsche (otsailak 14)

9. jardunaldia: HC Motor – Bidasoa (otsailak 21)

10. jardunaldia: Bidasoa – Skandeborg-Aarhus (otsailak 28)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena