17:49

Beste kirolak

ZEV ZUAZO

Ariadna Gonzalez atezainak Zuazon jarraituko du

Agentziak | EITB Media

Barakaldoko taldeak datorren denboraldirako berretsi duen bostgarren jokalaria da kanariarra.

  • Ariadna Gonzalez Perazak kontratua berritu du ZEV Zuazorekin. Irudia: @CbmZuazo.

    Ariadna Gonzalez Perazak kontratua berritu du ZEV Zuazorekin. Irudia: @CbmZuazo.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ariadna González Peraza atezainak kontratua berritu du ZEV Zuazorekin, klubak jakinarazi duenez. Laugarren denboraldia Barakaldon izango da atezainarentzat.

González Zuazok datorren denboraldirako berretsi duen bostgarren jokalaria da: Maddi Bengoetxea oreretarrak, eta Isabel eta Mada Fernández Agustí Oviedoko ahizpek ere jarraituko dute Bizkaiko taldean beste urte bat. Gainera, Sara Molés katalana fitxatu dute Aula Valladolid taldetik.

Joseba Rodriguezek zuzentzen duen taldeak zenbait baja ere izan ditu. Ane Encina legazpiarrak ez du taldean jarraituko, eta Super Amara Bera Berak Anne Erauskin ermuarra fitxatu du

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena