19:26

Beste kirolak

Eskubaloia

Super Amara Bera Bera ligako txapeldun, hirugarrenez jarraian

EITB MEDIA

Donostiarrek denboraldia amaitzeko hiru partidaren faltan lortu dute titulua, Unicaja Gijon taldeari etxetik kanpo 22-35 irabazita. Menendez (7 gol), Hernandez (6) eta Cesáreo (4) izan dira onenak Bera Beran.

2:00
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Super Amara Bera Berak bere historiako zortzigarren liga txapelketa irabazi du, hirugarrena jarraian, denboraldia amaitzeko hiru jardunaldiren faltan.

Donostiarrek 22 eta 35 irabazi diote Unicaja Gijon taldeari, Asturiasen, nabarmen nagusi izan diren norgehiagokan. Jokatutako 23 neurketetatik 21 irabazi dituzte, bat berdindu eta beste bat galdu.

Partidako lehen gola etxeko taldeak egin du, baina hori izan da aurretik egon diren momentu bakarra. Banakoaren ostean, gipuzkoarrak aurretik jarri dira eta horrela izan dira bukaera arte.

Imanol Alvarezen taldeak defentsa zorrotza egin du eta kontraerasoari etekina atera dio, baina ez ahal bezain beste, baloia sarri galdu dutelako, behartu gabeko jokaldietan.

7 eta 12koan lortu dute lehen zatiko alderik zabalena, eta atsedenaldira lau goleko errentarekin iritsi dira: 14-18.

Bigarren zatian, Bera Berak hobeto kontrolatu du jokoa, eta markagailuko aldea handitzen joan da. Alba Mendez kapitainak neurketa bikaina egin du.

Neurketa, erabakita

Azken minutuetan, gipuzkoarrek lasai jokatu dute, baina eraginkortasuna galdu barik. 20-30 eta 22-33 izan dira aurretik, bukaerako 22 eta 35era iritsi arte.

Ondorioz, Bera Berak zortzigarren liga txapelketa irabazi du, Erreginaren Kopan hartutako kolpea atzean uzteko modu ezin hobea.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    29 17:00 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Peña II vs Larrazabal

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena