20:08

Beste kirolak

Eskubaloia

Beti Onak talde nafarra maila gorenera igo da

EITB Media

Nafarrek Liga Guerreras Iberdrolan jokatuko dute datorren denboraldian, igoera ligaxkako bigarren partidan Bolaños taldeari 24 eta 18 irabazi ostean. Beti Onakek Bera Bera eta Zuazo euskal taldeak izango ditu aurkari maila gorenean.

  • Beti Onak eksubaloi taldea

    Beti Onak eksubaloi taldea. Irudia: @beti_onak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

AURRERAPENA

Beti Onak talde nafarrak Espainiako eskubaloiko maila gorenean jokatuko du datorren denboraldian, duela urte batzuk desagertutako beste talde nafar batek, Itxakok, utzitako hutsunea betez.

Beti Onakek igoerako ligaxkan jokoan diren bi txarteletik bat lortu du, Bolañosen aurka lortutako garaipenari esker. Partida oso borrokatua eta oreka handikoa izan da Lanzarote aldean jokatu dutena.

Lehenengo zatian, atezainak izan dira protagonista, geldiketa bikainak egin dituzte eta, defentsako joko zorrotzarekin batera, oso gol gutxi igo dira markagailura. Horrela, atsedenaldian zortzi goleko berdinketa izan da markagailuan.

Bigarrenaren hasieran, gauzek ildo beretik jarraitu dute. Berdinketak bata bestearen atzetik, eta gol bakarreko errentak batzuen zein besteen alde. Handik 15 minutura hasi dira gauzak aldatzen. Beti Onakek hiru goleko errenta lortu du (16-13), ordura arteko handiena, eta hortxe partida euren alde jartzen hasi da.

Sei goleko garaipena

Bolañoseko jokalariek ez dute amore eman eta aurkariei eusten saiatu dira, baina nafarrek ondo hartuta izan dute lekua kantxan, eta errenta hori handitzeko gai ere izan dira. Azkenean, 24 eta 18 gailendu dira, ostiraleko lehen partidan Cicar Lanzarote etxeko taldea ere mendean hartu ostean (20-25). Bi garaipen horiei esker lortu dute igoera eta datorren denboraldia Liga Guerreras Iberdrolan jokatuko dute, estatuko talde onenekin batera.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    14 17:00 - 20:05 PILOTA | CaixaBank Mastersa: Urrutikoetxea-Rezusta vs Ezkurdia-Mariezkurrena II.a
    15 23:59 - 01:00 AREA TXIKIA | 1. Mailako taldeen laburpenak
    Tourra 2020 Webgune berezia Tourra 2020
    Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
    Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola
    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena