17:08

Beste kirolak

Boxeoa

Lejarragak Metcalf izango du aurkari maiatzaren 20an Bilbon eta WBAko titulu kontinentala egongo da jokoan

EITB Media

Bizkaiko boxeolaria James Metcalf ingelesaren aurka lehiatuko da maiatzaren 20an Bilbao Arenan egingo den boxeo-ekitaldiko borrokaldi nagusian.

  • Kerman Lejarraga

    Kerman Lejarraga durante su combate contra Jack Flatley. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kerman Lejarraga (34-2, 26 KOz) Morgako (Bizkaia) boxeolaria James Metcalf (21-2, 13 KOz) ingelesaren aurka  lehiatuko da Bizkaiko hiriburuko Bilbao Arenan, maiatzaren 20an. Superwelter pisuko WBAko titulu kontinentala egongo da jokoan.

Lejarragak 2021eko irailean Dylan Charraten kontra irabazi zuen superwelter pisuko Europako titulua, eta abenduan berretsi egin zuen txapeldunaren gerrikoa Jack Flatleyren aurkako borrokaldian. Oraintsu uko egin dio tituluari Kermanek.

Metclafek iaz jaso zituen bere ibilbide profesionalean pilatu dituen bi porrotak, Ted Cheeseman eta Kieron Conway boxeolarien aurka.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena