Beste kirolak
Golfa
EITB Media
Barrikakoak, nahiz eta txapelketa oso ona egin ez, hamar onenen artean bukatu du. Scottie Schefflerrek irabazi du txapelketa.
Jon Rahm, Phoenixeko Irekian. Argazkia: EFE
Jon Rahmek Arizonako Phoenixeko Irekiko azken jardunaldian izan zuen egun onari esker gora egin eta hamargarren tokia lortu zuen.
Garaipena Scottie Scheffler estatubatuarrak erdietsi zuen Patrick Cantlay herrikidearekin berdinketa haustean irabazi eta gero. Guztira 268 kolpe behar izan zituen ibilbidea burutzeko, 16 par azpitik eta azken egunean 67 kolpeko txartelarekin amaitu zuen.
Hirugarren postua Xander Schauffele, Sahith Theegala eta Brooks Koepkarentzat izan zen.
Jon Rahm oso irregular egon da Phoenixeko Irekian, baina azken egunean oso fin ibili zen eta 67 kolpeko txartelarekin amaitu zuen; guztira 272, 12 par azpitik eta irabazlearengatik lau kolpera besterik ez.
Barrikako golf jokalariak munduko sailkapeneko lehen postuan jarraituko du.
Jon Rahm
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa