Beste kirolak
GOLFA
A. A. | EITB MEDIA
Golf-jokalari nafarrak 4 kolpeko aldearekin (-15) irabazi du torneoa, Maka Stark suediarraren aurretik (-11).
Albisteak (1)
Carlota Ciganda golf-jokalari nafarrak Espainiako Irekia irabazi du igande honetan, Emakumezkoen Europako Zirkuituko (Ladies European Tour) azken proba eta orain arte bere palmaresean agertzen ez zena. Cigandak 4 kolpeko aldearekin (-15) garaitu du Maka Stark suediarra (-11).
"Izugarri pozik eta hunkituta nago, aspalditik lortu nahi nuena da", azaldu du Cigandak Espainiako Golf Federazioak (RFEG) zabaldutako adierazpenetan.
Azken jardunaldiari ekin diotenean, Nafarroako golfistak hiru kolpeko abantaila zeukan hirugarren amaitu duen Atthaya Thitikul thailandiarrarekiko, eta ez du arazorik izan garaipena ziurtatzeko, parraren azpitik bost kolpe eginez bukatu baitu, 3 birdie eta eagle lortu ostean, bogeyrik egin gabe.
Gainera, Thitikulek zailtasunak izan ditu 1. zuloan (bogey) eta 15.ean (bogey bikoitza), eta horrek asko erraztu dio bidea Larraintzargoari.
Espainiako irekia Cigandak Europako Tourrean bereganatzen duen bosgarren txapelketa da. Aurretik irabazi zituen Deloitte Ladies Open (Herbehereak, 2012), China Suzhou Taihu Open (Txina, 2012), UniCredit Ladies German Open (Alemania, 2013) eta Estrella Damm Mediterranean Ladies Open (Espainia, 2019). Horrez gain, beste bi garaipen ditu LPGA zirkuituan: LPGA KEB Hana Bank Championship (Hego Korea, 2016) eta Citibanamex Lorena Ochoa Invitational (Mexiko, 2016).
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa