00:23

Beste kirolak

Golfa

Europak Solheim Cup txapelketa irabazi du

EITB Media

Europako taldeak 15-13 hartu du mendean AEBko selekzioa. Carlota Cigandak porrota jaso du Brittany Altomareren aurka, baina, hala ere, nafarrak titulua irabazi du taldekideekin batera.

  • Europako taldea

    Solheim Cupeko Europako taldea. Argazkia: @TheSolheimCup

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako taldeak Solheim Cup txapelketa irabazi du Amerikako Estatu Batuetako selekzioa 15-13 garaituta astelehen honetan. Ondorioz, Carlota Ciganda Nafarroako golf jokalariak titulua lortu du, Europako selekzioko kidea izan baita txapelketa honetan.

Azken jardunaldiari bi puntuko abantailarekin ekin dio Europako taldeak, eta titulua banakako partiden bidez erabaki da. Europako taldeak bost irabazi ditu, AEBko taldeak beste bost, eta partida bat berdinduta amaitu da.

Carlota Cigandak galdu egin du Brittany Altomareren aurka jokatu duen partida, baina euskal jokalariaren porrotak ez du eraginik izan azken emaitzan, Europak titulua erdietsi baitu, 15 eta 13ko emaitzarekin.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena