11:27

Beste kirolak

Errenobazioa

Julen Aginagaldek Bidasoa-Irunen jarraituko du

EITB Media

Irundarra Tokion da. Olinpiar Jokoetako aurreneko partida ostiralean du.

  • Julen Aginagalderen jaurtiketa. Argazkia: EFE

    Julen Aginagalderen jaurtiketa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

El Deportivo Bidasoak eta Julen Aginagaldek (Irun, 1982) akordioa itxi dute eta jokalariak urte bete gehiago jarraituko du klubean.

Pibotak aurten itzuli da Artalekuko taldearekin jokatzeko KS Kielcen aritu ondoren; 40 partidetan 100 gol egin ditu Sacyr ASOBAL Ligan, EHF Liga Europan, Errege Kopan eta Sacyr Asobal Kopan.

Aurretik Ademar Leon, BM Ciudad Real et Atletico Madril taldeetan aritu da ere.

"Aurtengo denboraldia nola joan den ikusita gogo handiarekin nago jokatzen jarraitzeko. Asko disfrutatu egin dut, eta zaleak egoteko esperantza daukat, horrek laguntzen du ere", adierazi du Julenek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    17 12:50 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamahirugarren etapa
    18 22:10 - 00:45 PILOTA | B Serieko Buruz Buruko Txapelketa (finalerdiak): Larrazabal vs Salaberria / Agirre vs Egiguren V

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena