09:19

Beste kirolak

Gaur, 18:00etan

Bidasoak EHFko multzoen fasean sartzeko azken oztopoa gainditu behar du

eitb.eus

Gipuzkoarrek aurreko astean RK Nexeren kontra lortutako 30-27a defendatu beharko dute aurrera egiteko. Neurketa ETB4n y eitb.eus-en eskainiko da, zuzenean.

  • Bidasoa Irunek Europan jarraitzen du

    Bidasoa Irunek Europan jarraitzen du

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bidasoa-Irunek hil ala biziko partida du gaur Kroazian EHF Europa Ligako multzoen faserako txartela eskuratzeko.

Gipuzkoarrek RK Nexeren kontra neurtuko dituzte indarrak berriro ere aurreko astean Artalekun 30 eta 27 irabazi eta gero

Hiru goleko alde hori defendatu beharko dute Jacobo Cuetararen gizonek. Lehen zatian azpitik joan ziren markagailuan, baina azken hamar minutuetan egindako jokoak  garaipena eman zion taldeari.

Bidasoa Irun gaur helduko da Kroaziara eta Cuetarak berak eta Iker Serrano kapitainak prentsaurrekoan esan bezala "garaipena lortzera" aterako dira kantxara sailkapena erdiesteko.

Jokalari guztiak prest izango dira jokatzeko Rodrigo Salinas eta Kauldi Odriozola jokalariak errekuperatu eta gero.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena