09:30

Beste kirolak

Golfa

Jon Rahm, hirugarren Mexikon

eitb.eus

Patrick Reedek eraman du asteburuan jokatu den World Golf Championship lehiaketa.

0:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Patrick Reed estatubatuarrak hiru birdie jarraian egin zituen azken lau zuloetan eta 67 kolpeetako txartelarekin Mexikoko World Golf Championship lehiaketa irabazi zuen.

Jon Rahm bizkaitarrak oso txapelketa ona egin zuen, baina azkenean hirugarren izan zen sailkapenean hiru kolpeetara (269).

Barrikako golfariak bikain hasi zuen eta ibilbideko lehen hiru zuloetan hiru birdie egin zituen eta beste bat bosgarrenean, halere, hamaikagarrenean eta hamalaugarrenean egindako bogeyek garaipenetik urrundu zuten. Irabaziko balu munduko lehen postua eskuratuko zukeen.

Azaroaren 24ean erdietsi zuen bere azken garaipena Rahmek, Dubaiko DP World Tour Championshipa irabazi zuenean.

Sailkapena

.1. Patrick Reed (AEB)  266 kolpe

.2. Bryson DeChambeau (AEB)  267 kolpe

.3. Jon Rahm (EUS)  269 kolpe

.=. Erik Van Rooyen (RSA)  269 kolpe

.5. Rory McIlroy (IRL)  270 kolpe

.6. Hideyi Matsuyama (JAP) 271 kolpe

.=. Tyrell Hatton (ING)  271 kolpe

.=. Justin Thomas (AEB)  271 kolpe

.9. Billy Horschel (AEB)  272 kolpe

.=. Kevin Na (AEB) 272 kolpe

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena