14:39

Beste kirolak

Golfa

Rahmek PGAko lehen txapelketan hamargarren postua lortuta ekin dio urteari

Erredakzioa

Sentry Tournament of Championship txapelketan hamargarren izan da euskal golf jokalaria. Justin Thomas izan da irabazlea. Jon Rahmek hirugarren jarraitzen du munduko sailkapenean.

  • Jon Rahm. Argazkia: EFE

    Jon Rahm golf jokalaria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Rahmek hamargarren postuan amaitu du Sentry Tournament of Championship txapelketa, PGAko denboraldiko lehena. Irabazlea, Justin Thomas estatubatuarra izan da.

Txapelketa hau, iaz PGA zirkuituan gutxienez garaipen bat lortu zuten jokalarientzat soilik izan da, eta hamargarren postuan amaitu du Barrikakoak. Hirugarren postuan ere egon da txapelketan zehar, baina azken egunean zulo bat soilik bukatu du parearen azpitik, beste guztietan parean geratu delarik. 284 (-8) kolpeko txartelarekin amaitu du txapelketa.

Rahmek munduko sailkapeneko hirugarren postuan jarraitzen du, nahiz eta gertuago duen laugarren postuan dagoen Justin Thomas, Sentry Tournament of Championshipeko irabazlea. Thomasek 7.9686 puntu ditu, eta Jon Rahmek 8.0988 puntu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena