Beste kirolak
AUTOMOBILISMOA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pilotuak duenez, Formula 1-ak eskaini ahal dizkionak baino erronka handiagoak darabilzkio buruan momentu honetan. "Zirkuituetako akzioa ez da aurreko urteetan bizitakoa", azaldu du Alonsok.
Fernando Alonso, Formula 1-eko pilotua.
Bideoak (1)
Fernando Alonso pilotuak argi utzi du datorren urteari begira Formula 1ean jarraitzeko asmorik ez duela, eta bere hitzetan, "ez da frustrazio kontuagatik", ezta emaitzengatik ere; akzio gehiago eskaintzen dioten bestelako erronkei ekiteko baizik. Bere aburuz, Formula 1 "akzio gutxiko" kirola baita gaur egun.
Asturiaseko pilotuak 18 urte daramatza kirol honetan eta asteburu honetan Toyotarekin Silverstoneko sei orduetan parte hartuko duen harira, prentsaurrekoa eman du eta zera esan du bere etorkizuna eta egoeraren inguruan: "Atea zabalik dago sentitzen dudalako ez nabilela nire mailarik gorenean, hortaz, zergatik ateak utzi? Etorkizunak denetarik ekar dezake, gaztea naiz eta indartsu sentitzen naiz-eta".
Alonsok bere agurra iragartzeko emandako prentsaurrekoan adierazi zuenez "gelditu beharra neukala sentitzen nuen, eta Formula 1-ak eskaini ahal didana baino erronka handiagoak darabilzkit buruan momentu honetan. 2001ean honetan hasi nintzenean, ez nuke sekula imajinatuko egun hau guztia lortuko nuenik, eta asko gozatu dut. Hala ere, zirkuituan dagoen akzioa ez da hastapenetan amesten nuena, ezta aurreko urteetan bizitakoa ere”.
Arestian aipatu bezala, Alonsok argi utzi nahi izan du ez dela "frustrazio kontua", bere agurraren iragarpenak horretara zeramala zirudien aurren. Bere esanetan, 18 urte eman ditu diziplina honetan eta birritan irabazi du Formula 1-eko Munduko Txapelketa, beraz, "oso eztabaidagarria izango litzateke frustratuta sentitu naizela emaitza horiek lortu ostean". Hitz gutxitan, "zirkuituan akzio gutxiegi dagoela sentitzen dut", izan ere, Alonsoren aburuz, denbora gehiago ematen dute "polemiketan murgilduta" kirolean bertan baino. Eta, hortaz, akzio gehiago eskaini diezaioeketen bestelako aukerek gozamen eta poztasun handiago emango diotela uste du.
El piloto Fernando Alonso deja claro que su decisión de no competir el próximo año en el Mundial de Fórmula 1 no se debe a una "frustración" por la falta de resultados, al tiempo que no cerró la puerta a volver al 'Gran Circo', pero reconoció preferir buscar "mayores desafíos" ante una F1 de "muy pobre acción".El piloto Fernando Alonso deja claro que su decisión de no competir el próximo año en el Mundial de Fórmula 1 no se debe a una "frustración" por la falta de resultados, al tiempo que no cerró la puerta a volver al 'Gran Circo', pero reconoció preferir buscar "mayores desafíos" ante una F1 de "muy pobre acción".
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa