Beste kirolak
EHF
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Joaneko porrotak baldintzatuta kantxaratuko da gaur gauean Bidasoa Irungo taldea. Neurketa Artalekun izango da, 20:45ean hasita, eta zuzenean izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB4n.
Bidasoa Irun, EHF Ligan
Bidasoa Irunek Europan egin dezakeen bidea du jokoan astearte honetan Saint Raphael frantziarraren aurrean; izan ere, gutxienez 4 goleko aldeaz irabazi beharko du, EHF Europa Ligan jokatzen jarraitu ahal izateko. Norgehiagoka ikusteko aukera egongo da, 20:45etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB4n.
Joan den astean Frantzian izandako porrotak (35-32) baldintzatuko du gaurko lehia, bi talde baino ez direlako pasako hurrengo fasera. Horietako bat Flensburg alemaniarra izango dela dirudi, orain arte partidarik galdu gabe, irundarren taldeko liderra delako.
Aurrera egingo duen bigarren taldea izateko eskubidea gaur izango dute jokoan Bidasoa Irunek eta Saint Raphaelek. Kontua golen aldea izango da; hau da, Alex Mozasek entrenatzen dituen jokalariek, irabazteaz gain, lau goleko aldea lortu beharko dute, frantziarrak aurretik baitituzte orain.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar