Beste kirolak
Atletismoa
L. U. | EITB
Raul Celada nagusitu da gizonezkoen proban, 1 ordu, 1 minutu eta 28 segundoko denbora eginda; emakumezkoenean, aldiz, Katherine Ruth Tisalema izan da azkarrena, 1 ordu, 9 minutu eta 54 segundoko markarekin.


Bideoak (5)
Katherine Tisalemak eta Raul Celadak irabazi dute 2025eko Behobia-Donostia lasterketa
Behobia-Donostia 2025: Maratoi erdiaren irudirik ikusgarrienak
Raul Celada eta Katherine Ruth Tisalema izan dira 2025eko Behobia-Donostia maratoi erdiko irabazleak. Igande honetakoa lasterketaren 60. edizio arrakastatsua izan da. Behobiatik ia 28.000 kirolari abiatu dira (% 33,86 emakumezkoak), eta Donostian izan dute helmuga.
Gizonezkoetan, Leongo atletak ezusteko handia eman du Behobiako 60. edizioan, Donostiako helmugara bakar-bakarrik iritsitta. Emakumezkoetan, ekuadortarra ere lehiakideei aurrea hartuta iritsi da helmugara.
Raul Celada 1 ordu, 1 minutu eta 28 segundoko denbora eginda nagusitu da. Diego Mentrida izan da bigarren, 14 segundora, eta Iraitz Arrospidek osatu du podiuma, 18 segundora sartuta. Arrospide izan da euskaldunik onena, 1 ordu, 1 minutu eta 46 segundoko denbora eginda.
Tisalemak ere, erakustaldia egin du, Behobia-Donostia ikusgarrian ezustekoa eman eta meritu handiz irabazteko, 1 ordu, 9 minutu eta 34 segundoko marka eginda. Noshmin Mandoi izan da bigarren, 24 segundora, eta Maria Maro Zubiri (1:10:43) nafarrak osatu du podiuma, hirugarren postuan helmugaratuta.
Gizonezkoen lasterketako sailkapena
Gizonezkoen sailkapena
Emakumezkoen lasterketako sailkapena
Emakumezkoen sailkapena
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar