Beste kirolak
EHF Kopa
I. G. | EITB
Joanekoan (26-25) zein itzulikoan (24-26) irabazi ondoren, talde nafarrak Europako txapelketako hurrengo kanporaketara pasatzea lortu du.
Galychanka vs Beti-Onak.
Replasa Beti-Onak EHF Kopako final-hamaseirenetara pasa da Galychanka Lviv talde ukrainarraren aurkako itzuliko partida 24-26 irabazita larunbat honetan Polonian jokatu den partidan. Nafarroako taldea gol bakarreko aldearekin abiatu da joaneko partidan lortutako garaipenaren ondoren.
Partidako lehen minutuak tanteokoak izan dira, bi taldeek golak tartekatu baitituzte. Nafarroako taldearen lehen abantaila 0-5eko partzial on batekin iritsi da, garaipena bideratuz (3-8). Hala ere, etxekoek aldea murriztu dute atsedenaldira bi gol azpitik joateko (10-12).
4-0eko partzialarekin, Galychanka kanporaketan sartu da berriro bigarren zatian. Beti-Onakek eusten jakin du, baina 3-0eko beste partzial batek kanporaketa zaildu du, 21na berdinduta.
Azken minutuak oso gogorrak izan dira, baina Beti-Onakek beste garaipen bat lortu du (24-26).
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar