20:04

Beste kirolak

EHF Kopa

Beti-Onakek sufritutako garaipena lortu du Galychankaren aurka (26-25)

eitb

Nafarroako taldea gutxiengoagatik gailendu da EHF Kopako joaneko partidan, eta gol bateko abantailarekin abiatuko da itzulikoan.

  • Beti-Onak vs Galychanka.

    Beti-Onak vs Galychanka.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Replasa Beti-Onakek 26-25 irabazi dio Galychanka Lviv talde ukrainarrari larunbat honetan Atarrabian jokatu den EHF Kopako joaneko partidan.

Partidaren hasieran korrontearen kontra jokatzea egokitu zaie, une oro markagailuan atzetik joan baitira, eta talde bisitariak ihes egin du 0-4ko partzialarekin. Baina, 3-0eko bi partzialekin, Nafarroako taldeak buelta eman dio partidari, eta aurretik joan da atsedenaldira (14-13).

Bigarren zatia parekatuagoa izan da, eta bi taldeek bestearen erasoei erantzun diete. Beti-Onakek gola sartu duen bakoitzean, Galychankak beste gol batekin erantzun dio. Partida berdinduta, azken gola etxekoek lortu dute, eta, horrela, Beti-Onakek lortu du garaipena (26-25).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena