Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna
Arrauna
Igandean
EITB Media
Donostiarrek eta bermeotarrek 2023ko garaipenak berretsi nahi dituzte. Bermeotarrek 14 segundoko aldea dute Zierbenarekin eta donostiarrek bederatzikoa Oriorekin. Estropada zuzen-zuzenean emango du EITB Mediak.
Arraun Lagunak partirá con 9 segundos de ventaja sobre Orio. Foto: Efe.
Arraun Lagunakek eta Urdaibaik dena alde dute iaz bezala aurten ere Kontxako Bandera eskuratzeko. Urdaibaik 14 segundora du Zierbena, eta 15era Donostiarra, eta Arraun Lagunakek, adiz, 9 segundo atera zizkion lehen jardunaldian Oriori, eta 12 Tolosaldeari.
Kontxako Banderaren bigarren jardunaldi erabakigarria zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
Urdaibai eta Zierbena txanda ezberdinetan aritu ziren, eta, ondorioz, galipoek gauzak zailago izan zituzten lehen jardunaldian aurkari zuzenik gabe eta denbora erreferentziarik gabe lehiatu zirelako. Igande honetan, txanda berean arituko dira biak, ohorezkoan, eta horrek gauzak alda ditzake, bien arteko aldea handia bada ere.
Aurreikuspenak betez gero, Urdaibai 2022an eta 2023an bezala nagusituko da, eta 2010etik 8. Kontxako Bandera irabaziko du. Halaber, Gorka Aranberrik "Aita Manuel" patroi historikoaren marka berdinduko du, Kontxako 9 bandera irabazita.
Urdaibai eta Zierbenarekin batera, Donostiarra eta Orio izango dira ohorezko txandan. Etxeko ontzia izan da aurreko asteetan bermeotarrei gauzak gehien zaildu dizkiena, baina oso zail dute 15 segundoko aldeari buelta ematea. Oriori dagokionez, San Nikolas ontziak 20 segundo baino gehiago atera beharko lizkioke Bou Bizkaiari bandera irabazteko.
Kontsolazio txandan, Hondarribia, Kaiku, Gertaria eta Cabo arituko dira.
Arraun Lagunak, denboraldia biribiltzera
Emakumezkoetan, Arraun Lagunak Oriorekin duen 9 segundoko aldea baliatzen saiatuko da, baina, ezusteko handirik ez bada, donostiarrek dena alde dute Kontxako Bandera etxera eramateko.
Bi ontziak txanda ezberdinetan aritu ziren lehen jardunaldian, eta igande honetan, biak txanda berean lehiatuko direnez, baliteke gauzak beste bide batetik joatea. Hala ere, denboraldian gertatutakoari begiratuz gero, Arraun Lagunak oso nagusi izan da, eta orain arte jokatutako bandera guztiak irabazi ditu. Ondorioz, Kontxan Orio gailentzea ezusteko itzela izango litzateke.
Tolosaldea izango da ohorezko txanda horretan izango den beste traineruetako bat, eta hori izan da Arraun Lagunaki Euskotren Ligan estropada bat irabazi dien bakarra. Oraingoan, 12 segundora ditu faboritoak. Txandako laugarren trainerua Donostiarra izango da, 13 segundora.
Ohorezko txandan ez bezala, kontsolaziokoan Gipuzkoako ontzi bakarra izango da: Hibaika. Beste hirurak Astillero, Chapela eta Kaiku izango dira.
Hurrengo zuzenekoak
08 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
24 | 12:00 - 14:00 | HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa |
24 | 12:00 - 13:45 | ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa |
24 | 16:10 - 16:50 | PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa |
24 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria |
25 | 23:30 - 00:30 | AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa