Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna

11:42

Arrauna

Kontxako Bandera

Arraun Lagunakek irabazi du emakumezkoen 2023ko Kontxako Bandera

A. B. E. | EITB Media

Donostiako taldea bigarren izan zen lehen jardunaldian eta irauli egin du Tolosaldearekiko zuen 18 ehuneneko desabantaila. Bigarren jardunaldia irabazita bereganatu du Kontxa Arraun Lagunanek. Sailkapen nagusiko bigarren izan da Donostiarra eta hirugarren Orio.

1:10
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arraun Lagunak da 2023ko Kontxako Banderako irabazlea, igande honetan, irailaren 10ean, bigarren jardunaldian garaipena bereganatuta eta Tolosaldearekiko zuen 18 ehuneneko desabantaila iraulita.

Lehen jardunaldiko onena izan zen Tolosaldea. Hamazortzi ehuneneko atera zizkion Arraun Lagunaki, 2 Donostiarri eta 4 Oriori.

Ohorezko txandan egin dute arraun Kontxako Bandera irabazteko faboritoek: Arraun Lagunakek (1. kalea), Oriok (2. kalea), Donostiarrak (3. kaletik) eta Tolosaldeak (4. kalea). Orio jarri da buruan hasieran, estropada hautseko asmoarekin, baina ziabogan Arraun Lagunak izan da onena, Donostiarrari 5 segundo aterata, Oriori 6 eta Tolosaldeari 12. Hortaz, Tolosaldea garaipenaren lehiatik at geratu da. Itzuliko luzean, aldiz, Arraun Lagunakek abantaila handitu du aurkariekiko eta irabazi egin du 10:23ko markarekin. Donostiarra izan da bigarren 7 segundora, Orio hirugarren 13ra eta Tolosaldea laugarren 21era.

Horrenbestez, Kontxako sailkapen nagusiko onena izan da Arraun Lagunak (21:01.14), bigarren postuan amaitu du Donostiarrak 9 segundora, hirugarren izan da Orio 18ra eta laugarren Tolosaldea 21era.

Lehen txandan egin dute arraun Zumaiak (1. kalea), Kaikuk (2. kalea), Hibaikak (3. kalea) eta Hondarribiak (4. kalea). Lau traineru horiek Kontxako Bandera irabazteko aukera gutxi zituzten, lehen jardunaldian Hibaika izan baitzen lauretatik onena Tolosaldea irabazlearekiko 19 segundora. Hala, bada, lehen luzea oso parekatua izan da; ziabogan Hondarribia izan da onena, Kaikuri segundo erdi aterata, Zumaiari 2 eta Hibaikari 3. Itzuliko luzean Hibaika Hondarribiaren parean jarri da, eta bien arteko lehia estua ikusi ahal izan da amaierako metroetan. Azkenean, ordea, Hondarribiak irabazi du lehen txanda 10:55eko markarekin, Hibaikari 3 segundo aterata, Kaikuri 4 eta Zumaiari ia 5. Ondorioz, Hondarribia izan da bosgarren bi jardunaldietako emaitzak kontuan hartuta, Hibaikak lehen jardunaldian 2 segundo atera baitzizkion, baina bigarrenean Hondarribiak 3 atera dizkiolako Hibaikari. Seigarren amaitu du Hibaikak 2023ko Kontxako Bandera, zazpigarren izan da Zumaia eta zortzigarren Kaiku.

2023ko Kontxako Banderako sailkapen nagusia:

2023ko Kontxako Banderako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media

2023ko Kontxako Banderako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena