Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna
Arrauna
Euskotren Liga
EITB MEDIA
Donostiarrek garaipen bakar batengatik irabazi dute koroa, historian lehen aldiz, sailkapen nagusian Oriorekin 39 puntura berdindu ostean.
Albisteak (1)
Bideoak (4)
Donostia Arraun Lagunak da Euskotren Ligako txapeldun berria. Donostiarrak eta Orio 39na geratu dira ligako sailkapen nagusian, Oriotarrek Zarauzko Ikurrina irabazi ostean, baina Arraun Lagunakek garaipen bat gehiago lortu denboraldi honetan, eta horrek eman die ligako koro preziatua.
Larunbateko lehen jardunaldiaren ostean, bi traineruen arte puntu bakar bateko aldea zegoen, Ikurrina irabazteko hautagai nagusia Orio izan arren, lehen jardunaldian lortutako ia 10 segundoko aldeari esker.
Igande honetan, Arraun Lagunak aurreko egunean baino askoz hobeto atera da eta ez duio Oriori aldea handirik zabaltzen utzi, 1-2 segundoren tartean ibili dira estropada osoan.
Ziabogan, Arraun Lagunak izan da azkarrena, 5:17ko denborarekin, baina Oriok eta Donostiarrak denbora bera egin dute. Bigarren eta azken luzean, Orio aurretik jarri da, eta Arraun pare bat segundora. Donostiarra eta Hondarribia gero eta atzerago geratu dira.
Azkenean, jardunaldiko garaipena eta Ikurrina Oriorentzat izan da, eta Euskotren Ligako koroa, berriz,. Arraun Lagunakentzat. Merezitako saria, donostiarrek egindako denboraldi bikaina ikusita.
Zarauzko Ikurrinaren 2 jardunaldiko denborak
Euskotren Ligako azken sailkapena
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa