Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna

13:44

Arrauna

Portugaleten

Santurtzi, Eusko Label Ligako txapeldun, erakustaldia emanda

Agentziak | Erredakzioa

Soterak El Corte Ingles Bandera irabazi du ligako azken jardunaldian, Hondarribia aurkari nagusiari 18 segundo aterata.

1:17
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Santurtzik irabazi du 2020ko Eusko Label Liga denboraldiko azken jardunaldian, El Corte Ingles Banderan, erakustaldia emanda. Soterak bere historia osoan irabazten duen lehen koroa da.

Larunbateko estropadaren ostean, Asier Zurinagak zuzentzen duen taldeak hiru puntuko aldea zuen Hondarribiarekin sailkapen nagusian. Ama Guadalupekoa zen liga irabazteko zuten aurkari nagusia, Bermeoko uretan norgehiagoka estu eta epikoa izan ostean.

Asier Zurinagaren ontziak irteera bikaina egin du eta Hondarribiak ligako sailkapena iraultzeko zituen itxaropenak hasieratik uxatu ditu. Ohorezko txanda itsasbeherarekin lehiatu dute, arraunean egiteko baldintza gogorretan.

Lehen ziabogan, bizkaitarrek hiru segundo atera dizkiote Ama Guadalupekoari, eta lan erditan alde hori bost segundora igo da. Joseba Amunarrizen arraunlariei oso aldapan gora jarri zaie estropada, eta liga lehiatzea ezinezkoa izan zaie.

Santurtziren nagusitasunak emozioa kendu dio estropadaren bigarren parteari ligako lehiari dagokionez, baina bandera irabazteko lehiak bizirik iraun du, Zierbenak aurreko txandan denbora bikaina egin duelako eta bigarren txandatik garaipena lortzeko aukera argiak izan dituztelako.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    05 12:00 - 14:00 PALA | Emakumezkoen Larruzko Pilotako VI Bizkaia Paleta Txapelketa (Finala): Irazustabarrena-Galdos vs N. Martin-Gorostiaga
    05 12:45 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bigarren etapa
    05 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Ezkurdia
    06 23:15 - 00:15 AREA TXIKIA | Eibar vs Amorebieta partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena