Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna
Arrauna
Santurtziko Ikurrina
eitb.eus
Bizkaitarrek erakustaldia eman dute Santurtziko Ikurriñan. Santurtzik lider jarraitzen du Eusko Label Ligan.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Zierbenak irabazi du Saturtziko 41. Ikurrina, estropada ikusgarria eginda. Bizkaitarrek denbora bikaina egin dute, gaindiezina, bigarren txanda, berarekin aritu diren aurkariak aise menderatuz: Lekittarrak 27 segundo gehiago egin ditu txanda horretan eta Donostiarrak 1 gehiago. Cabo da Cruz galiziarra estropada jokoan zela deskalifikatu dute epaileek, aurkarien kalean sartzeagatik.
Ohorezko txandan, denborarik onena Hondarribiak egin du, Oriorekin eta Santurtzi liderarrekin lehia oso estua izan ostean. Urdaibaik ez du egunik onena izan eta lehen luzeetan atzean geratzen hasi da.
Santurtzi eta Orio estropada buruan izan dira une askotan, eta polemika ere izan da bi ontzien artean, momentu batean oso gertu aritu baitira arraunean eta arraunek elkar jo dutelako. Hla ere, txandako garaipena ondarribiak eraman du, Santurtzi bi segundora sartu da, Orio seira eta Urdaibai hamarrera.
Lehen txandan, garaipena Zarautzek lortu du, Ondarroaren, Aresen eta Kaikuren aurretik.
Horrela, Eusko Label Ligako sailkapenean Santurtzik lider jarraitzen du, Hondarribia bigarren da, Orio hirugarren eta Urdaibai laugarren.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa