Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna
Arrauna
Euskadiko Taxpelketa
eitb.eus
Donostiarrak lehia estua izan du Oriorekin azken metroetaraino. Orio bigarren izan da azkenean, Arraun Lagunak hirugarren eta Tolosaldea laugarren.
Donostiarra ontziko tripulazioa, irabazitako ikurriñarekin. ETBko emanalditik ateratako irudia.
Donostiarrak bere historiako lehen Euskadiko Txapelketa irabazi du, Lekeitioko uretan Orio eta gainontzeko aurkariak mendean hartu ostean. Arraun Lagunakeko arraunlariak ere protagonista izan dira, hirugarren egin dute, covid-19agatik izandako positiboeran ondoren lehiatutako lehen estropadan.
Donostiarrak eta Oriok lehia oso estua izan dute azken metroetaraino. Natalia Tubioren ontziak Oriok baino bi segundo gehiago egin ditu ziabogan baina azken luzean egoera irauli du eta, olatu on bat hartuta, horien aurretik sartu dira helmugan.
Euskadiko Txapelketan bi tanda lehiatu dituzte. Lehenengoan, Arraun Lagunak aise gailendu zaie Tolosaldeari, Isuntzari eta Deustori, eta txapelketako hirugarren denborarik onena egin dute.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa