Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna
Arrauna
Euskotren Liga
eitb.eus
Ontzi horia aise gailendu da Bilboko itsasadarrean jokatutako estropadan. Donostiarra bigarren izan da eta Hondarribia hirugarren. Arraun Lagunak ez da lehiatu, iragan asteko positiboagatik.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Otiok denboraldiko bosgarren bandera irabazi du Bilboko Banderan jaun eta jabe izan ostean. Estropada Bilboko itsasadarrean jokatu dute larunbat arratsaldean erlojupeko eran, denboraldi osoan aurreikusita dagoen bakarra.
Nadeth Agirrek zuzendutako ontziak hasieratik egin ditu denborarik onenak. Ziabogan 7 segundoko aldea atera diote Donostiarrari eta 11 segundokoa Hondarrbiari. Arraun Lagunak ez da Bilboko uretan lehiatu, iragn asteburuan arraunlari batek positibo eman ostean.
Bigarren eta azken luzean Oriok handitu egin du aurkariekin izan duen aldea. Helmugan 10:44ko denbora egin dute horiek, Donostiarrak baino 12 segundo gutxiago eta Hondarribiak baino 22 segundo gutxiago.
Oriok lider jarraitzen du Euskotren Ligako sailkapenean. Bost puntuko aldea dute Donostiarrarekin, 13koa Arraun Lagunakekin eta 14koa Hondarribiarekin.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa