Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna
Eusko Label eta Euskotren Liga
Agentziak / Erredakzioa
Larunbatean denboraldiko lehen erlojupekoa izango dugu, Bibon. Igandean, aldiz, Lekeition izango dugu estropada. Bestalde, Arraun Lagunak taldeak ez du parte hartuko, igandeko positiboen ondorioz.
Santurtzi. Artxiboko irudia
Santurtzi, gizonezkoen mailan, eta Orio, emakumezkoen mailan, sailkapeneko lehen postua mantentzen saiatuko dira, asteburu honetan, Bilbon eta Lekeition izango diren estropadetan. Bestalde, Arraun Lagunak taldeak ezin izango du Bilboko estropadan parte hartu.
Larunbatean, denboraldiko lehen erlojupekoa izango dugu Bilbon.
Gizonezkoen mailako lehenengo txandan, Kaiku, Zarautz, Ondarroa eta Ares izango dira. Bigarrenean, aldiz, Lekittarra, Cabo, Zierbena eta Hondarribia ikusteko aukera izango dugu. Azkenik, ohorezko txandan, Urdaibai, Donostiarra, Orio eta Santurtzi izango dira.
Emakumezkoetan, Orio faborito da Bilboko bandera irabazteko. Bestalde, Arraun Lagunak taldeak ezin izango du erlojupekoan parte hartu, igandeko positiboaren ondorioz.
Igandean, Lekeitioko estropada izango dugu: IX. Euskotren Bandera (11:40) eta XXXV IkurriƱa El Correo-Kutxabank Sari Nagusia (12:00). Estropada horretako txandak Bilboko estropadetako emaitzek zehaztuko dituzte.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 16:15 - 17:30 | HERRI KIROLAK | Kirol Herri |
| 06 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Altuna III-Ezkurdia vs Zabala-Albisu |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar