Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna
Kontxako Bandera
EITB Media
Arraun Lagunakekin batera lehiatuko dira Kontxako Banderan, irailaren 7ko eta 14ko bi jardunaldietan. Epaileek 10 segundoko zigorra ezarri diote 5. izan den Zarautzi, eta, ondorioz, kanpoan geratu dira zarauztarrak. Azkenean, Zumaiak lortu du sailkapena.


Orio, Tolosaldea, Donostiarra, Hibaika, Zarautz, Hondarribia eta Astillero taldeek Kontxako Bandera lehiatzeko txartelak eskuratu dituzte. Hala, bada, Arraun Lagunakekin batera lehiatuko dira, Donostian, hurrengo bi igandeetan; irailaren 7an eta 14an.
Oriok ezarri du marka onena (11:42.50) Donostiako badiako ur nahasietan. Bigarren postuan amaitu du Tolosaldeak (11:49.24) eguneko garailea 6 segundora zuela. Tolosako taldeak baino bost segundo gehiago behar izan ditu Donostiarra (11:53.54) hirugarrenak. Laugarren marka onena Hibaikarena (11:59.90) izan da.
Zarautzek bosgarren marka onena (12:00.58) egin du uretan, baina estatxa behar baino lehenago askatu du irteeran, eta, hori dela eta, epaileek 10 segundoko zigorra ezarri diote, eta Kontxarako txartelik gabe geratu dira. Zigorra kontuan hartuta, bederatzigarren izan dira zarauztarrak.
Zarautzi ezarritako zigorraren kari, zazpigarren postuan amaitu du estropada Zumaiak, sailkatzea bermatzen zuen azken postuan. Zumaiarrak 12:05.90eko markarekin sailkatu dira Kontxako Banderarako. Hondarribia (12:02.90) bosgarren izan da, eta Euskotren Ligari eustea lortu ez arren, Kontxako Bandera eskuratzeko lehian egongo da.
Eguneko ezustekoetako bat Astillerok eman du. Kantabriako taldea seigarren izan da azken sailkapenean, 12:04.30eko marka eginda; ondorioz, Gipuzkoako zazpi talde eta Kantabriako bat ariko dira Kontxako Bandera irabazteko lehian, hurrengo bi igandeetan.
Txanden zozketa
Sailkatze-estropada bukatuta, irailaren 7ko lehen jardunaldiko txandak zozkatu dira. Lehenengo txandan lehiatuko dira: Astillero, Donostiarra, Tolosaldea eta Arraun Lagunak. Bestalde, bigarren txandan ariko dira, nor baino nor gehiago: Hondarribia, Hibaika, Zumaia eta Orio.
Sailkatze-estropadako sailkapena:
Sailkatzeko estropadako sailkapena. Argazkia: EITB Media
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar