Traineruen Eusko Label Liga 2022, egutegia, emaitzak eta azken orduko albisteak
#-eusko_label_home-#
Bermeoko Ikurrina
I. G. | EITB Media
Hondarribiak eta Urdaibaik lehia gogorra izan dute lehen postua lortzeko, baina azkenean gipuzkoarrak nagusitu dira. Hala, azken bandera Portugaleten jokatuko da erlojupeko formatuan.
Albisteak (2)
Hondarribiko tripulazioa izan da Bermeoko XL Ikurriñako irabazlea, eta bi puntura murriztu du Urdaibai liderrarekiko zuen desabantaila. Beraz, Eusko Label Liga bihar, igandea, Portugaleten jokatuko den azken estropadan erabakiko da.
Araudiak jasotzen duen bezala, koroa irabazteko bi hautagaien arteko puntu-ezberdintasun estuaren ondorioz, azken hitzordu hori erlojupeko modalitatean jokatuko da, korronteek kaleetan duten eragina saihesteko.
Polemikaz betea egon da ohorezko txanda zirraragarria, eta azken txanpara arte Bou Bizkaia eta Ama Guadalupekoaren arteko lehia estua izan da.
Gipuzkoarrak indartsuago agertu dira joaneko luzeetan, baina itzulerakoetan, bigarrenean zein laugarrenean, Bermeokoak izan dira olatuen gainean ondoen moldatu direnak.
Azken txanpan, Gorka Aranberriren taldea estropadako brankan zegoela, tentsio handia izan da. Bi txalupak hurbildu eta epailearen esku hartzea eragin dute. Epaileak txalupa bi ontzien artean sartu du, beren kaleetara itzul zitezen agintzeko, eta Urdaibaiko arraunak jotzeko zorian egon da maniobra batean.
Bizkaitarrek arraunketa galdu dute eta Hondarribiak egoera aprobetxatu du beste martxa bat sartzeko eta garaipena lortzeko. Hala, igande honetan Portugaleten jokatuko den XLVIII. El Corte Ingles Banderan erabakiko da Ligako txapelduna.
Bermeoko Ikurrinako sailkapena. Irudia: EITB Media
Eusko Label Ligako sailkapen nagusia. Irudia: EITB Media
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa