Traineruen Eusko Label Liga 2022, egutegia, emaitzak eta azken orduko albisteak
#-eusko_label_home-#
Ebazpena
EITB Media
Onartu egin du Donostiarrak Iker Imaz arraunlariaren balizko erabilera okerra egin duela, baina, era berean, aitortu du akatsa egon zela harrobiko gisa onartzeko garaian.
Donostiarra, Fabrika Banderan lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EITB Media
Albisteak (2)
Traineruen Kluben Elkarteko (TKE) epaileak erabaki du Donostiarra zigorrik gabe uztea Iker Imaz arraunlariaren balizko erabilera okerra egiteagatik. Hondarribiak, Bermeok, Lekittarrak eta Zierbenak salaketa jarri zuten Bilboko eta Donostiako Banderak jokatu ostean.
Araudiak dioenez, traineru bakoitzak harrobikotzat jotzen diren hiru arraunlari izan behar ditu tripulazioan; gauzak horrela, salaketa jarri zuten kluben ustez, Iker Imazek arraunlari propioaren kalifikazioa izan beharko zuen, eta ez harrobikoarena. Ekainaren 3 eta 4ko estropadetan harrobiko arraunlari gisa parte hartu zuen.
Egoera aztertuta, TKEko epaileak onartu du Iker Imazek arraunlari propioaren katalogazioa izan behar duela harrobikoarena beharrean. Aldi berean, onartu du akats bat egon zela txapelketako Intranetean erregistratuta zeuden aipatutako arraunlariaren fitxako datuetan.
"Aipatu akatsa 2022ko denboraldiaurrerako eta denboraldirako publikatu ziren zerrendetan gertatu zen, gainerako klubek inongo eragozpenik jarri gabe; ondorioz, Kaiarriba Klubak onartutako zerrenden arabera jardun du", gaineratu du ebazpenean TKEko epaileak.
Bestalde, epaileak ebatzi du, "ofizioz eta interesdunaren eskakizunez Iker Imaz Gonzalez arraunlariaren katalogazioa konpontzea". Amaitzeko, epaileak "bi eguneko epea" ematen die klubei berak hartutako erabakiaren aurrean "kaltetu bezala helegiteak aurkezteko".
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa