Irratia
Elkarrizketa Radio Euskadin
Erredakzioa
Lehendakariaren arabera, ETAren amaieraren kontaketa "denon artean" idatzi behar da, izan ere, "denok ekin dugu inoiz akatsen bat".
Carlos Garaikoetxea lehendakaria. Argazkia: EITB
Informazio gehiago (1)
Carlos Garaikoetxea lehendakariaren ustez Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren hitzak "jakina zen gauza bati hurbiltzen dira", hau da, "arazo politikoa dagoela, zalantza barik". Era berean, Garaikoetxearen hitzetan, ETAren amaieraren kontaketa "denon artean idatzi behar dugu, denok izan baitugu bekaturen edo hutsegiteren bat".
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, ministroak asteazkenean egindako adierazpenen harian aritu da. Orduan Fernandez Diazek esan zuen ETAren arazoaren "oinarria" ez zela "poliziala", arazo horrek "dimentsio politikoa" duela. Lehendakariaren esanetan, adierazpen horiek aurrerapausua dira.
Hala ere, Garaikoetxearen ustez, ministroak bere eran azalduko du esandakoa, hau da, "zentzu zabalean esan zuela esango du, kartzela-politika berrikusiko duela esan nahi zuela, gaur egungo egoera ulertzeko, egoerari interbidea emateko, e.a., hori guztia politikoa dela esango du".
"Baina jakina zen zerbaitera hurbildu da, hau da, guztiak jatorri historikoa eta politikoa duela, eta zenbaitek politikan egindako aberrazioak eta indarkeriaren estrategiak izan duen eragina alde batera utzita, arazo politikoa egon da eta hori ezin daiteke ukatu", gaineratu du.
Horri lotuta, "herrialdeak 200 urte daramatza konbultsioak jota, eta 40 urtetan errepresio ikaragarria izan da". "XIX. mendetik euskal nazionalismoa nazio bat aldarrikatzen ari da, borondate demokratikoa adierazi eta aintzat hartu dezaten eskubidea daukana". Hori dela eta, "printzipio demokratikoa oinarrizkoa dela" esan du.
Bestalde, lehendakariak esan du ETAren amaieraren kontakizuna "guztion artean" idatzi behar dela. Horretarako "iritzi edo aurrekari politikoez haratago doan sentimendu humanitarioa" eduki behar dela esan du. "Biktima guztiak aintzat hartu behar dira, sentimendu humanoengatik, euren kontaketa egin dezaten eta errespetuz entzun diezaiete, nahiz eta batzuetan kontaketa hori pasio emozionalak baldintzatuta egon, normala denez", gaineratu du.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/22
portobello 108:42
2024/12/22
Hiru erregeen mahaia 369:42
2024/12/22
Kirol Legez 17:38
2024/12/22
#-goizak_gaur_ab-# 32:18
2024/12/22
Amarauna 176:20
2024/12/22
Osasun etxea 52:36
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa