Irratia
Audientzia
EiTB
Gaztea nagusi da musika irratien artean, eta Radio Euskadi eta Radio Vitoria nabarmen igo dira azken neurketarekin alderatuta.
EiTBko irrati multzoak (Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Radio Vitoriak, Gazteak eta EiTB Musikak) oro har 402.000 entzuleko audientzia dute astelehenetik ostiralera bitartean EAEn eta eragin esparruan. Estudio General de Mediosek asteazken honetan (apirilak 18) eman ditu jakitera 2018. urteko lehenengo neurketaren emaitzak.
Euskarazko irratien artean, Gaztea nagusi da musika irratien artean 96.000 entzulerekin. Euskadi Irratiak, orobat, 75.000 entzule eskuratu ditu EGMren urteko lehen neurketaldi honetan.
Radio Euskadiri dagokionez, 165.000 entzule ditu irrati honek astelehenetik ostiralera, eta nabarmen igo da iazko urteko lehen neurtaldiarekin alderatuta.
EiTB Musikak bere emaitzei eusten die: 26.000 entzulek egiten dute bat musika ardatz duen irratiarekin.
Horrez gain, Radio Vitoriak, EiTBren irrati arabarrak, 40.000 entzulerekin, gorakada nabarmena izan du. Azken bost urte hauetako emaitzarik onena erdietsi du, hain zuzen ere.
1.131.000 ikusle eta entzule EiTB taldearentzat
EiTB taldeak, irratia eta telebista batuta, astelehenetik igandera, 1.131.000 ikusle eta entzule lortu ditu EGMren arabera. ETBk 769.000 ikus-entzule ditu egunero eta goranzko joera nabarmena erakusten du.
Estudio General de Mediosek hiru neurtaldi egiten ditu urtean. Elkarrizketa pertsonal eta telefono deien bidez neurtzen ditu hedabide guztiek duten jarraitzaile kopurua.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/04/25
Arratsean 39:13
2024/04/25
zidorrean 56:08
2024/04/25
Arratsean 53:12
2024/04/25
Mezularia 66:46
2024/04/25
Baipasa 175:25
2024/04/25
Arratsean 27:04
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa