Hiru Erregeen Mahaia
Kirolaririk onenari
A.E
Euskadi Irratia
Maialen Chourraut piraguista lasartearrak Euskadi Irratiaren 2012ko Kirolaririk Onenaren Saria jaso du.
galeriak (1)
Astearte honetan, martxoak 26, Maialen Chourrautek Euskadi Irratiaren 2012ko Kirolaririk Onenaren Saria jaso du. Andoni Aranburu, EiTBko Estrategia eta Komunikazio zuzendariak eman dio saria. Arritxu Iribar kazetariak aurkeztu duen ekitaldian, Jon Redondo, Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendariak eta Txetxu Urbieta, Euskadi Irratiko Kiroletako buruak hartu dute parte.
Kirolaririk onenaren botoa, urteko onena izateko hautagaiek eta aurreko urteetako irabazleek eman dute. Puntuaketan, Maialen Chourrautek 25 puntu eskuratu ditu, Maider Undak 23. Hirugarren postuan, berriz, Iñurrategi/Vallejo/Zabaleta gelditu dira 13 punturekin.
Hauxe orain arteko irabazleen zerrenda: 2003 Joane Somarriba; 2004 Iker Martinez/Xabi Fernandez; 2005 Josune Bereziartu; 2006 Patxi Usobiaga; 2007 Aritz Aranburu; 2008 Leire Olaberria; 2009 Patxi Usobiaga; 2010 Edurne Pasaban; eta 2011 Oihana Kortazar. Hirugarren aldia da sariketa urte olinpikoan egokitzen dela (2004, 2008, 2012). Hiru aldietan, olinpiar jokoetan domina lortutako norbaitek irabazi du saria.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/23
Arratsean 36:17
2024/12/23
Goizak gaur 31:21
2024/12/23
Faktoria 22:20
2024/12/23
Faktoria 24:10
2024/12/23
Faktoria magazina 175:30
2024/12/23
Faktoria 185:57
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa