15:12

Gertukoak

Zibersegurtasuna

Zibersegurtasuna: Sareko erasoen aurrean babesteko beharra

Euskadi Irratia | Olatz Arriola-Bengoa Ortega

P3rseus Startup bizkaitarrak enpresa txiki eta ertainei laguntzen die zibersegurtasunean trebatzen, izan ere, inor ez da erasoak jasatetik salbu eta kalte handiak eragin ditzake.

  • P3rseus

    P3rseus

    3:27 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Birus batek enpresa bateko produkzio katea geldi dezake, gure informazioa eskuratzea lortzen duenak, hura bahitu eta berreskuratzeko txanta ekonomikoa egin dakiguke.

Arriskua ez dute enpresa handiek bakarrik, enpresa txikiek ere, baita norbanakoek, denek jaso dezakegu zibereraso bat. Izan ere egun, ditugun gailu teknologiko guztiak sareari konektatuta daude, eta horrek zaurgarriagoak egiten gaitu.

P3rseus Startup bizkaitarra enpresa txiki eta ertainei zibersegurtasunaren arloan laguntzeko jaio zen orain urtebete. Kontzientzia hartu behar dutela uste dute, ziberasoak ez baitituzte multinazional handiek bakarrik jasaten, txikienek ere arriskua izan badute. Orain urte batzuk ez bezala gainera, teknologiak garatu eta jendearengana hurbildu diren heinean posble da zibersegurtasunean inbertitzea aurrekontua txikia izanik ere.

P3rseusek dioen gisan, zibersegurtasuna enpresako beste atal bat bzala ulertzen hasi behar dute enpresek, ondo babestuta egotea baita gakoa, erasorik jasan ez, edo jasatekotan ahalik eta kalte txikiena izateko.


Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena