12:38

Faktoria

Akainak eta Lyme gaitza

Akainak, Lyme eta "neke zikina"

MIKEL ROTAETXE

Akainen populazioa eta kutsa ditzakeen patogenoak ari da ikertzen NEIKER zentroa. Lyme gaitza da parasito horren hozkadaz transmiti daitekeen gaitzik ohikoena, Ane Zulaika donostiarrak bere larrutik dakienez: "Lau urtez bizitza eten zidan eta Osakidetzak ateak itxi zizkidan".

  • Akaina

    Akaina

    36:57 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Udaberri, udaldi eta udazken epeletan, akainak sarri izaten dira hizketarako lehengai. Basoetako ibilaldi eta onddo biltzeak akain artean egin daitezke eta etxean zakurra dutenek badakite zer den pintzaz larruazalari heldutako kaparra askatu behar izatea. Aitor Cevidanes Animalien Osasun Saileko ikerlaria da NEIKER ikerketa-zentroan, eta "Faktoria"-n azaldu digu eskuartean duten Europa mailako ikerketa. Pirinioan eta Euskal Herrian akain-populazioaren bilakaera ari dira ikertzen, gora egin duen "susmoa" baitute.

Aiako Harriko, Urkiolako edo Gorbeialdeko baso eta larreak ari dira miatzen, akainak harrapatzeko ohialak hartuta: "metro karratu beteko oihal bereziak erabiltzen ditugu, eta  akainek bertara egiten dute jauzi belar- eta landare-muturretatik". Populazioaren bilakaerarekin batera, akainen ziztaden arriskua ari dira ikertzen: "Helburua ez da paranoia eragitea, akainen eta akainen hozkaden inguruko kontzientziazioa eragitea baizik".

Akainen hozkaz eragindako gaitz ohikoena Lyme gaitza da. "Akainaren hozka garaiz identifikatuta ez dago aparteko arriskurik", nabarmendu digu Natalia Roncero Basurtuko Ospitaleko neurologoak, "baina diagnostiko berantiarrak arazoak eragin ditzake eta Lyme gaitz berria izateak ez du tratamenduan batere laguntzen". Hori gertatu zitzaion, hain zuzen, Ane Zulaika komunikatzaile donostiarrari. Ez zuen akaina bere gorputzean ikusi eta lehen sintomak igarri eta bi urtera diagnostikatu zioten Lyme gaitza: "Bizitza eten zidan, espezialistaz espezialista aritu nintzen eta ez nuen erantzun profesionalik jaso". Bakterioak eragindako nekea "neke zikina" izan zela azaldu digu, indar oro galtzerainokoa, eta Osakidetzak emandako tratua deitoratu du: "Ate denak itxi zizkidaten eta bide pribatura jo behar izan nuen". Bide luze eta mingarri baten ondotik, eta ingurukoen laguntzaz, lortu du osatzea: "Bizitzako une zoragarria ari naiz bizitzen orain, baina gaiak asko hunkitzen nau oraindik".

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena