14:10

Faktoria

Ikusentzunezkoak

Eneko Sagardoy: "Gustatzen zait pertsonaia baten ibilkera, arnasa, begirada beste pertsonaietara eramatea"

Jone Larrañaga | EITB Media

'Emakume baten metamorfosia' antzezalana estreinatu berri du eta uztailean ikusiko dugu 'Those about to die' superprodukzioan. Pertsonaia guztietan sinesgarri izateko intentzio bera jartzen duela aitortu digu elkarrizketa pausatuan.

  • Eneko Sagardoy Édouard Louis idazlearen paperean, 'Emakume baten borroka eta metamorfosia' lanean

    Eneko Sagardoy Édouard Louis idazlearen paperean, 'Emakume baten borroka eta metamorfosia' lanean

    23:53 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Biharamon gozo-gozoan, pozik, harrapatu dugu Eneko Sagardoy aktore bizkaitarra. Eta ez Gabarrraren ospakizunetan egon zelako, antzerki lan berria estreinatu duelako baizik: 'Emakume baten borroka eta metamorfosia' lana. Gaztelerazko bertsioan estreinatu du Tanttakak eta bidean dute euskarazkoa ere.

Lan betean dabil durangarra: 'Betiko gaua' berak zuzendatuako lehen film laburra Malagan arrakastaz erakutsi berri du. Uztailean estreinatuko da, berriz, 'Those about to die' telesaila, Roland Emerick 'Godzilla' film ezagunaren aitak zuzendu duen produkzioa. Andria pertsonaia jokatzen du bertan.  Faktorian izandako elkarrizketan kontatu du estimulagarria zaiola oso formatuak eta pertsonaiak aldatzen joatea, pasio bera jartzen diola superprodukzio haundietan edo antzerkilanetako pertsonaiei. Eta are eta gehiago, asko gustatzen zaiola itxuraz antzik ez duten pertsonaia batik bestera, ibilkera, arnasa, begirada...eramatea.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena