13:20

Faktoria

MEXIKON BARRENA KARRIKALDIAN

Xabier Itzaina: "Guk ezagututako herrixketan biziki indartsu dira dantzak, baita Mexiko Hiriko auzoetan ere"

Urtebetez Mexikon bizi izan da Xabier Itzaina bere bikotekidea eta alabarekin. Zientzia politikoen alorreko ikerketa bat egiten aritu da bertan. Libre izan duen denbora bertako dantza, ihaute, libertimendu eta errituak ezagutzeko baliatu du, eta kronika sorta bikaina publikatu du dantzan.eus-en.

  • Xabier Itzaina, EITBren Miramongo egoitzaren atarian

    Xabier Itzaina, EITBren Miramongo egoitzaren atarian

    27:33 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bordeleko Emile Durkheim zentroan aritzen da Xabier Itzaina, "zientzia politikoen alorrean ikertzen, baina atropologia eta historiako metodoei atxikirik sarritan". Laborari-sindikalismoa eta kooperatibismoaren harremanak ikertu dit urtebetez Mexikon. Astehondarretan ordea, bere pasioari eman dizkio: bertako folklorea ikertzeari: Quetzal-en dantza ikusi du, Tuzamapan de Galeanan, Pueblan; Lumaren dantza otaba igandez, Teotitlán del Valle, Oaxacan; HueHue dantza, Tetela de Ocampo, Pueblan... denetan zirrara handiena eragin dion errito multzoa, ziurrenik Mixen herrian ezagututakoa izan da.

Landa-eremuan ez ezik Mexiko Hirian ere biziki gauza harrigarriak ikusi dituela kontatu du Itzainak: "Auzoetan alderdi herrikoia beilatzen entseatzen dira. Prozesioak etorbide handietako trafikoa etenaz egiten dituzte. Eta prozesio horiek manifestazio bihurtu litezke zenbaitetan; batzuetan bortizkeriaren mugan. Besta protestaren eta bortizkeriaren mugan sumatu dugu zenbaitetan".

Oier Araolaza dantzan.eus-eko kideak egin du Itzainaren aurkezpena.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena