14:25

Faktoria

Karlos Almorza Egiptologoa

Karlos Almorza egiptologoak hieroglifikoak irakurtzeko aurrenengo lezioa eman digu Faktorian.

Nagore Tellera | EITB Media

Badira idatzi baina irakurri behar ez diren irudiak eta horixe izan da eman digun aurrenengo ikasgaia. Determinatzaileak eta laguntzaile fonetikoak koloretan jarri dizkigu horiek ez direla leitu behar jakiteko. Mahai jolas bat asmatu zuen berak euskaraz hieroglifikoz idazteko eta jokuan aritu gara.

  • Karlos Almorza Egiptologoa

    Karlos Almorza Egiptologoa

    20:56 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hamabost urte baino gehiagoan aritu da Karlos Almorza antzinako egiptoera aztertzen. Euskara-egipziera hiztegia ere idatzi zuen eta gaur, duela bost mila urteko idazketara gerturatzen lagundu digu. Berak aurrenengo hieroglifikoa Louvre museoan Egiptologia aretoan ikusi eta txundituta geratu zela kontatu digu eta orduan erabaki zuela, egunen batean aukera bazuen ikasi egingo zuela. Esan eta egin. Aukera izan zuenean ikasteari ekin zion. Doktore tesia ere gaiari buruzkoa egin zuen. Egiptologiaren berrehun urteko historian idazketa deszifratzeko ahaleginaz jardun dugu berarekin, lurpean topatutako aurkikuntzei zein oraindik bilatzen ari direnei begiratu diegu, eta baita antzinako Egiptoko ondarea erakusteko moduari ere.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena