10:39

Faktoria

Haurren txertaketaz

Basaras: "Haurrak txertatuz, 5 urtez beherakoak eta ahulagoak diren beste ume batzuk ere babesten dira"

EHUko mikrobiologoak haurren txertaketa defendatu du "kolektibitatean pentsatu" behar delako. Basarasen hitzetan, covid-aren transmisioa etetzen laguntzen du, ez bakarrik helduen artean, bere inguruko gainerako haurren artean ere bai. Albo kalte larririk ez dela izan gaineratu du Miren Basarasek.

  • Miren Basaras, EHUko mikrobiologoa

    Miren Basaras, EHUko mikrobiologoa

    8:36 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hego Euskal Herrian asteazkenean hasiko da haurren txertaketa. Mien Basaras EHUko mikrobiologoaren hitzetan, txertatzean haurrek euren burua babestuko dute, "eurak ere gaixotzen direlako nahiz eta maila baxuagoan izan". Haurrak txertatzean "habiaren estrategia" garatzen dela ere gaineratu du, "bere inguruan neba-arreba gazteagoak badituzte, babestu egiten dituzte eta baita gurasoak eta aiton-amonak ere. Eta beste ume batzuk, babes sitema ahulagoa dutenak edo gaixotasun arriskutsuren bat dutenak, horiek ere babesten dituzte".

Munduan bost milioi haur txertatu dituzte jada, eta, "albo kalte larririk" izan ez dela ikusi da: "Ziztada emandako lekuan, gorritasunen bat, sukar pixka bat.... beste hainbat txertok eragiten dituzten albo kalte berberak".

Gabonetako familia arteko eta lagun arteko bazkari eta afariei dagokienez, Miren Basarasek argi utzi nahi izan du zenbat eta txertatu gabeko jende gehiago izan ospakizun horietan, orduan eta handiagoa dela kutsatzeko arriskua: "Txertatu gabekoen kutsatzeko, ospitalizatzeko eta baita hitzeko arriskua nabarmen igotzen da. Argi eta garbi ikusten dugu ospitaletara iristen den jendearen gehiengoa txertatu gabekoa dela. Argi utzi behar da hori".

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena