09:59

Faktoria

Garbiñe Ubeda

'Klimaren astea'

Garbiñe Ubeda

Garbiñe Ubeda idazleak plastikozko poltsak eta hipokresia izan ditu hizpide udazkeneko lehen zutabean.

  • Garbiñe Ubeda

    Garbiñe Ubeda

    2:45 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

audioak (1)

"Ailegatzen da eguna, gasolindegi, denda eta supermerkatuetako kobratzaileekin harreman handiagoa duzuna, ondoan nahi zenituzkeen adiskide eta maitaleekin baino.

Haiengandik datorren estimulu oro egingo zaizu kontuan hartzekoa: aurpegira begiratuko ote dizuten, “dime kariño, hola guapisima” eta antzeko ergelkeriarik esanda limurtu nahiko ote zaituzten, “eskerrik asko” xumerik iritsiko ote zaizun bueltan edota, aitzitik, muturra okertuko ote dizuten, zure ahotik entzun dituzten hitz apurrak, hain zuzen eta pronostiko guztien kontra, euskaraz izan direlako. Detaile orok emango dizu beraz, zer pentsa, eta erraz konformatzekoa ez bazara, azkenerako obsesionatu egingo zaitu, gure mundu petralaren egoera orokorraz, albistegietako berrietan baino adibide argigarriagoak aurkituko dituzulako, non eta hor.

 Duela gutxi arte, nire posta kodea zitzaien axola. Galdetu baino, atera egin behar izaten zuten, “Ba ez dizut esango” erantzuteko aukerarik eman gabe, erauzi, beren big data-k bazka izan zezan. Aspaldi honetan, berriz, galdera bat eta bera egiten didate etengabe: “Poltsarik nahi duzu?”. Alegia, plastikozko poltsarik nahi ote dudan eta plastikozko poltsarik nahi ote dudan alajaina, barazkiak, edariak, boligrafoak, opilak, ogia edota komuneko papera erosita, ezertarako nahi ez dudan plastikozko enbalaje berrerabilezina hartzera behartzen banaute ere.

 

Eta nik zera galdetuko nieke gustura, adiskideak baino sarriago ikusten ditudan horiei: kaxatik pasatzen denari demagun Pamplonica txorizoa eskaintzea promozio kanpaina hutsa bada, zer ote da doan emango ez den plastiko zati bakarra nahi ote duzun galdetzea? Eta, areago, planetaren aldeko neurri gisa, kobratu egingo dizutela argudiatzea?

 Zalantzarik gabe, hipokrisi hutsa".

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena