11:05

Faktoria

Absentismoa

'Produktibitate handiena dagoen erkidegoan absentismo gehien ezin da egon'

Adeccoren txosten batek EAEn absentismoa % 7,9koa dela plazaratu du, eta Nafarroan % 6’9koa. Beatriz Plaza eta Mari Jose Aranguren ekonomialariekin aztertu dugu txostena.

  • Absentismoa

    Absentismoa

    11:57 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuetatik abiatuta Adecco azpi-kontratazio alorrean aritzen den multinazionalak egindako txostenaren arabera, espainiar estatuko batez bestekotik gora dago absentismoa Hego Euskal Herrian. Bi aditurekin aztertu dugu gaia 'Faktoria'n.

Kontzeptu honek bere baitan hartzen ditu sektorean hitzartuta dauden lan ordu kopurutik bete gabe geratzen direnak. Mari Jose Aranguren Orkestra Institutuko zuzendariaren esanetan, beharrezkoa da bereiztea absentismoa zergatik ematen den, ezin baitira parekatu justifikatutakoa (gaixotasunagatik, aitatasun/amatasun baimenengatik edo kontziliazio neurriengatik ematen direnak), edota bestelakoak.

Beatriz Plaza Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuko irakaslearen esanetan berriz, txostenaren oinarria okerra da, erkidego guztietan ez baitira estatistika irizpide berak erabiltzen. Plazak argi dio, ez dela posible estatu mailan produktibitate handiena duen erkidegoan, Euskal Autonomia Erkidegoan, absentismo dagua altuena izatea.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena